Harira saioak Eskoriatzan egin du geldialdia oraingo astean. Goiatz Arana kazetaria Joserra Zubizarreta alkatearekin eta EH Bilduko Nestor Aranarekin izan da, azken txanpan sartu den agintaldiaz berba egiteko: izandako zailtasunak, egindako lorpenak edota aurrera begirako asmoak izan dituzte hizpide.