HEMEN DEBAGOIENA

Haizeder Arguiz Espainiako txapeldun gimnasia erritmikoan

Iñigo Barrena Kortabarria 2022ko abenduaren 27a

Urte berean lortu du Haizeder Arguiz eskoriatzarrak Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako kadete mailako txapelduna izatea. Azkenengo urrezko domina abenduko hirugarren asteburuan eskuratu zuen, Zaragozan jokatutako Gimnasia Erritmikoko Espainiako Kopan.

Bakarkako modalitatean, kadete mailako txapelketa irabazi zuen, uztaiarekin egindako ariketarekin. 

Eibarko Ipurua gimnasia taldean entrenatzen du Arguizek, ehun kidetik gora duen taldea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak