Hezkuntza, euskara eta kulturartekotasuna izan dituzte aztergai Huhezin

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 2a, 16:27

Udalerri euskaldunetako hezkuntza komunitateetan euskara eta kulturartekotasuna nola uztartu daitezkeen izan dute gaur aztergai Huhezin eginiko jardunaldi batzuetan, Zaldibiko Lardizabal ikastetxean iazko ikasturtean abian jarritako programa bat hizpide.

Karmele Perez eta Amelia Barquin Huheziko irakasleek hartu dute lehenbizi hitza, programan hartu baitute parte. Besteak beste, helburua erdiesteko prozesuak duen garrantzia azpimarratu dute, eta eragileek hor duten parte hartzea. Are gehiago, uste dute programa aplikagarria izan daitekeela herri batzuetan.

Horrez gain, Zaldibiako prozesuan parte hartu duten batzuen testigantzak entzuteko aukera ere egon da. Eider Amundarain eskolako zuzendariak, Eztitxu Mujika Zaldibiako alkateak, Garikoitz Goikoetxea UEMAko kideak eta Karmen Irastorza Etxekoneko elkarteko kideak hartu dute parte lehen mahai inguruan, eta herriko gurasoek hitz egin dute ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak