Eskoriatzako Dorleta auzoko haur parke berria egiteko prozesua argia ikusten ari da. Hiru aukera jarri zituen Eskoriatzako Udalak jendaurrean, ikastetxeetako haurren 192 ekarpen izan dituzte, eta, proiektuari hobekuntzak gehituta, lehiaketa publikoan izan da; hilaren 22an amaitu zen eskaerak aurkezteko epea. Orain, esleipen-prozesua hasiko da, eta dena ondo bidean, lanak irailean hasteko aurreikuspena du Eskoriatzako Udalak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.