Pandemian lanean ibili diren hainbat osasun langile eskoriatzar izango dira martitzenean, 19:00etan eta udaletxeko balkoitik pregoia eta txupinazoa bota eta Eskoriatzako San Pedro jaiei hasiera emango dietenak. Bost egunetako iraupena izango duten jaiek hainbat berritasun ekarriko dute eta herritarren artean galdetuta, badago festez gozatzeko gogoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.