Areto futboleko Hirugarren Mailako sailkapena gori-gori da. Eskoriatza eta Mondrate tartean direla, hiru talde ari dira playoffetarako txartela ematen duen hirugarren postuaren borrokan. Manuel Muñoz kiroldegian jokatu zuten azken neurketan, 7-0 jipoitu zuten Sasikoa Durango taldea. Azken jardunaldi erabakigarrian, bailarako derbia jokatuko da Arrasaten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.