Biodibertsitatea, elikadura eta ura aurrezteko moduak landuz, ekarpenak eginda

Imanol Beloki Unamuno 2022ko mai. 12a, 11:52

Eguaztenean, maiatzeko ezohiko osoko bilkura izan zuten Eskoriatzako udalbatzako kideek, eta, urtero moduan, Agenda 2030 izan zuten berbagai. Horretarako, herriko ikastetxeetako haurren bisita izan zuten osoko bilkuren aretoan, eta gaztetxoek proposamenak egin zizkieten, kontuan hartzeko helburuarekin. Aurten, Hiri eta komunitate jasangarriak gaia ardatz, herriko zenbait aspektu aztertu dituzte, eta baita ondorioak atera.

Besteak beste, ura aurrezteko mekanismoak proposatu zizkioten udalbatzari, eta baita haiek hartuko dituzten konpromisoak helarazi ere. Dieta aberatsak duen garrantzia ikusita, herrian bertan jateko aniztasuna ere aztertu dutela adierazi zuten gaztetxoek, eta fruta dendak eta ortuak bisitatu dituztela gaineratu. Hori horrela, egubakoitzetako azokari eta ortu komunitarioei balioa eman zieten, eta zero kilometroren alde jokatzea nabarmendu zuten. Azkenik, Almen inguruan dagoen biodibertsitatea aztertu dute, eta espezie inbaditzaileak, ongarriak… berbagai izan zituzten.

[Hona hemen mailaz maila egindakoa]

Haurren proposamenak gustura entzunda

Egindako proposamenekin bat egin zuten udalbatzako kideek, eta honako hau adierazi zuen, besteak beste, Joserra Zubizarretak, Eskoriatzako alkateak: "Udalari eskari asko eta gogorrak jartzen dizkiote, eta euren buruari gutxi. Egia da Udalak zeregin asko dituela, baina gutariko bakoitzak hartu beharreko konpromisoak ere badaude. Hainbat gauza Udalarekin bat datoz, eta beste batzuk etxeko lanak, beti bezala…".

Horiek adierazita, haurrek pleno aretoa utzi eta bestelako gaietaz jardun zuten udalbatzako kideek, gehienalk tramite kontuak izan zirenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak