Kategoriako lider den Afantxo Pescaderias Alberto Ferreres taldearen bisita jaso zuen Eskoriatzak zapatu arratsaldean. Ahalegindu ziren etxekoak talde pasaitarrari gauzak zail jartzen; eta lortu zuten, hein handi batean, helburua betetzea. Detaile txikiek desorekatu zuten, baina, balantza, eta orduan erakutsi zuten kanpotarrek 27 jardunalditan bi partidu soilik galdu izanaren zergatia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.