Ikastetxe bakoitzeko umeak taldetan banatu dituzte, eta aurretik zehaztutako ibilbideari jarraiki jardun dute kantuan. Ibarraundi museoan egin duten geldialdian, gainera, entzule bereziak izan dituzte. Izan ere, Arrasateko Sasoibide taldetik joandako taldetxo bat izan da bertan, Urdelardero egunean egiten dutena gertutik ezagutzen.
Jose Arana adinekoen egoitzara ere joan dira ohi legez, eta egoiliarrek "oso gustura" hartu dituzte haurren bisitak eta txaloz zoriondu.