Guztiz hunkituta gogoratu du Xanti Iparragirre zendu berriaren semeak bere aita. 1934. urtean Errenteriako Añarbe baserrian jaioa, Eskoriatzara ezkondu zen 1959an eta bost seme-alaba izan zituen; Marixol Iparragirre euskal preso politikoaren aita zen. Euskal Herriari lotuta eman zuen bizia eta Ipar Euskal Herrian ere bizi izan zen, 22 urtez, errefuxiatu gisa.
Patxi Goikolearekin eta Joanito Akizurekin batera lehen bertso eskolak sortu zituen. Hain zuzen ere, Euskal Herrian aitzindari izango zen haurrentzako bertso eskola jarri zuen martxan, Eskoriatzan, Almenen. Tartean, Arantzazu Loidi eta Jon Sarasua bertsolarien irakasle izan zen, besteak beste. Gainera, urte guzti horietan jasotako esperientziak 'Biziaren Azala' liburuan ere jaso zituen.
Ezagun zutenek, hitz gutxi eta sakoneko gizon moduan gogoratzen dute.