Taxi partekatu zerbitzuaren azken fasea abian da

Imanol Beloki Unamuno 2021ko aza. 9a, 15:03

Eskoriatzako taxi partekatu zerbitzuaren hirugarren eta azken fasea hasi zen atzo, azaroaren 8a, astelehena, eta hiru asteko iraupena izango duen fasea da. Berrikuntzen artean, nabarmenena eskarien araberakoa izango dela da.

Hirugarren faseko ezaugarri nagusiak honakoak dira:

  • Astelehenetik ostiralera: 7:30etik 20:00etara (eskaria egiteko ordu erdi lehenago deitu behar da)
  • Ostirala eta larunbata: 20:00etatik 00:00ak bitartean ere emango da zerbitzua (eskaria egiteko 24 ordu lehenago deitu behar da)
  • Prezioa: 2 euro
  • Ibilbidea:
    • Elizateetako baserriak – Eskoriatza (herrigunea + Almen geltokia) – elizateetako baserriak
    • Elizateen arteko bidaiak
    • Gellaok eta Mendiolak Aretxabaletako AZBEn gelditzeko aukera izango dute

Eskaera egiteko taxilarien telefonoak: 

  • Orokorra: 612 29 28 00
  • Eli: 627 47 52 26
  • Alex: 605 72 71 83
  • Ruben: 676 33 69 00
  • Mikel: 699 43 14 18

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak