Dorleta eraikina ikasturte honetan inauguratu da, 2020ko irailaren 18an egindako ekitaldian. Hala, ateak ireki eta gutxira, Dorleta eraikina BEAU 2021 lehiaketako hogei arkitektura lan onenen artean dago. Finalera, 70 lan iritsi ziren.
Dorleta eraikinaren diseinau prozesu parte-hartzaile baten ondorioa izan da; bertan esku hartu dute ikasleek eta langileek. Prozesu parte-hartzaile eta diseinuaren zuzendaritza BeSTe arkitektura taldearen eskuetan egon da. Talde horretako zuzendariak dira Itziar Imaz Fakultateko irakasle eta arkitektoa eta Ibon Salaberria arkitektoa.
Dorleta eraikinaren ezaugarriak
Dorleta eraikinaren birmoldaketak erantzuten dio fakultateak abian jarritako hezkuntza eraldaketa proiektuari. Izan ere, proiektu pedagogiko berritzaile hori izan da prozesuaren ardatz nagusia. Obrarekin lortu dira sorkuntzarako, esperimentaziorako eta ikerketarako espazio berriak. Hala, barrualdea berritu da (1976an eraiki zen Dorleta) eta espazio berriak sortu dira fatxada gehitutako eranskinari esker. Gainera, 1.800 metro karratuko oinplanoko lokal berri bat jaso da eraikinaren ondoan eta inguruko espazioak birmoldatu dira. Handitze eta birmoldatze proiektuak sei milioiko inbertsioa izan du.