ALBISTEAK

Lokaztuta dago oraindik Almen ingurua

Oihana Elorza Gorostiza 2021eko ekainaren 18a

Enbor batek oztopatu egin zuen uraren ibilbide naturala eta errekak gainezka egin zuen Almen parean; inguruetara eta beheko Torrebaso industriaguneraino heldu zen ura. Lokaztuta zeuden inguruak goizean. Aretxabelako Eroskin ere sartu zen ura baina gaur ohiko orduan zabaldu dute.

Eraikin barrutik ere ura kentzen ibili ziren atzo arratsaldean Arizmendi-Almen ikastolako hainbat guraso eta langile eta erabaki zuten gaur egitekoak ziren ikasturte amaierako ekitaldia ez egitea eta ikasleei esatea eskolara ez joateko. Hala ere, badute asmoa ikasturte amaiera ospatzeko; datorren astean egingo dute, ziurrenik.

Aretxabaletako Eroskin oraindik urak egindako kalteak neurtzen ari dira eta arrazoiak aztertzen. Denda, baina, ohiko orduan, 09:00etan, zabaldu dute gaur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak