46 urteko zigorra ezarri diote Iparragirreri

Imanol Beloki Unamuno 2021ko eka. 8a, 16:57

Maixol askatu pankarta herriko sarreran.

Marixol Iparragirreri 46 urteko espetxe zigorra jarri dio Espainiako Auzitegiak, 1987ko maiatzean bi hilketa saio egitea eta Eskoriatzan lehergailu bat jarri eta kalteak eragitea egotzita. Bestetik, auzitegi berak absoluzioa eman dio Iparragirreri talde armatuko kide izateko akusaziotik. Fiskalak aurkeztu zuen akusazio hori, baina epaileak ebatzi du delitu horregatik beragatik zigorra bete zuela Frantzian.

Madrilen epaiketa kate luzea jasaten ari da Marixol Iparragirre eskoriatzarra. Urtea hasi denetik Iparragirreri ezarri dioten laugarren zigorra da honakoa. Hain zuzen ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak 46 urteko espetxe zigorra ezarri dio Marixol Iparragirreri, 1987ko maiatzean bi hilketa saio egitea eta Eskoriatzan lehergailu bat jarri eta kalteak eragitea egotzita. Auzitegiak frogatutzat jo du Iparragirrek eta ETAko beste lau kidek lehergailu bat jarri zutela, Guardia Zibilak hura desaktibatzera joandakoan leherrarazteko asmoz.

Auzitegiaren arabera, Guardia Zibilaren aurkako atentatua izan zen, bonba-tranpa baten bidez egin zena. Ez zuen hildakorik eragin, eta eraso horretatik 34 urte pasata, lehergailuaren osagai batzuetan Marixol Iparragirreren hatz-markak ageri zirela ontzat jo du Auzitegi Nazionalak.

Fiskaltzak eskatzen zuena baino gutxiago

Horrekin batera, auzitegi berak absoluzioa eman dio Iparragirreri talde armatuko kide izateko akusaziotik. Fiskalak aurkeztu zuen akusazio hori, baina epaileak ebatzi du delitu horregatik zigorra bete zuela Frantzian. Zigor handiagoa eskatzen zuen Fiskaltzak, baina, honen aurka egin dute epaileek, Estatu frantsesean arrazoi horregatik zigorra bete zuela gogoraraziz. Fiskaltzak 61 urteko eskaera luzatu zuen eta 46 urtetan utzi du Auzitegi Nazionalak.

Ezarritako zigorrak

Auzitegi Nazionalak iazko uztailean ezarri zion 122 urteko espetxe zigorra berretsi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak otsailean, 1995ean Luciano Cortizo Espainiako armadako komandantea hiltzea leporatuta. Martxoan, 61 urteko zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, 1994ko eta 1995eko bi atentatu agindu izana leporatuta. Apirilaren 27an, berriz, 39 urterako beste zigor bat ezarri zioten, 1985eko atentatu batengatik.

Zaballako espetxera

Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak joan den egubakoitzean jakinarazi zuen Iparragirre behin-behinean Zaballako espetxera (Araba) ekarriko dutela, Madrildik. Hala ere, familiakoek ez dakite noiz izango den.

Erlazionatuak

Marixol Iparragirre Zaballara ekarriko dute

Imanol Beloki Unamuno 2021 eka 04 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak