Marixol Iparragirre Zaballara ekarriko dute

Imanol Beloki Unamuno 2021ko eka. 4a, 15:25

Maixol Iparragirre Audientzia Nazionalean.

Maixol Iparragirre preso eskoriatzarra Arabara ekarriko dute, Zaballako espetxera, Madril I espetxetik. Iparragirre lekualdatzea erabaki du Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak, "arrazoi judizialengatik eta preso prebentibo gisa". 

Terrorismoagatik zigortutako hiru preso lekualdatzea erabaki du Espetxe Erakundeak: Iñaki Grutxaga, Almeriako espetxetik Leongo espetxera eramango dute. Alberto Viedma, Almeriako espetxetik Topaseko espetxera (Salamanca), eta Francisco Ruiz Romero, Murtzia II espetxetik Leongo espetxera.

Gerturatzearekin "pozik"

Marixol Iparragirre Madriletik Arabako espetxera eramango dutela jakitearekin pozik agertu dira hasiera batean familiakoak: "Espainiako Espetxe Erakundeak gaur adierazi du Marixol gerturatuko dutela. Ikusteko dago noiz eta zela gauzatuko den lekualdatzea, baina, printzipioz berri ona da", adierazi du Larraitz Iparragirre, Marixolen ahizpak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak