ALBISTEAK

'Etxeko landareak' liburua aurkezten izan da Jakoba Errekondo, Ibarraundin

Imanol Beloki 2021eko apirilaren 25a

Jakoba Errekondo Etxeko landareak liburuaren aurkezpena egiten izan zen atzo, Eskoriatzan, Ibarraundi museoan.  "Praktikotasuna, landareak ezagutzeko erraztasuna, eta landare horiei buruzko trikimailuak" azpimarratu ditu bere liburutik. Hala, museoa betere interesdun ugari hurbildu ziren bertara.

Jakoba Errekondoren hitzaldiaz batera, Loratu landare eta lore azoka ere izan zen Ibarraundi museo kanpoaldean, eta herrritar ugari izan ziren han ere: Lore eta landare azoka txikian, etxeko loreak eta landareak izan ziren: geranioak, liliak, begoniak... Baratzeko haziak eta landareak: piperrak, tomateak, letxugak, kipulak… Lurra, tresnak, ongarriak, eta abar. Eskoriatzako Anduaga Pentsuakekoek eta Usurbilgo Urtineak Loreek jarri zituzten postuak.

Loratu landare eta lore azoka txikia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak