Luis Ezeiza eskolako haur hezkuntzako ikasleak, 3, 4 eta 5 urtekoak, Ibarraundi museora joan dira abestera, 11:30ean, eta bertan kantatu ostean, gozokiak irakasleei eman, eta gero, gelan banatu dizkiete haurrei. Lehenengo eta bigarren mailako haurrek, bestalde, 10:30ean plazara joan, eta bertan abestu dute. Jose Aranako ikasleek ere, eskolakoen moduan, museoan eta udaletxe parean kantatu dute Urdelardero abestia.
Egoiliarrei abesteko gogoz
Luis Ezeizako eta Jose Aranako haurrak joatekoak ziren nagusien egoitzara Urdelardero abestera. Azkenean, ez dira joan. Dena den, egoitza barrutik entzungo zituzten haurren kantuak, seguruenez.