HEMEN DEBAGOIENA

'Landa sortzailea' proiektuaren emaitzak aurkeztu dituzte Ibarraundi museoan

Jone Olabarria 2020ko uztailaren 3a

Leintz Gatzagako udalerrian, Angiozar auzoan eta Eskoriatzako elizateetan garatu dute proiektua, bertako herritar eta eragileekin batera. Conexiones improbables enpresa aritu da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, proiektua gidatzen.

Landa eremuen "jasangarritasuna eta oreka territoriala" lortzeko bidean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, 3 AuzoLab egiten aritu dira Debagoienean Conexiones imposibles enpresako kideak; zehazki Leintz Gatzagako udalerriarekin, Angiozar auzoarekin eta Eskoriatzako elizateekin aritu dira lanean.

Herritarrekin lanean

Conexiones improbables enpresako Mikel Bengoak azaldu duenez, Landa Sortzailearearen metodologia erabili dute lantegi horietan eta eskualdeko boluntarioek eta  herritarrek hartu dute parte proiektuan: "Landa eremuko biztanleriak kolaboratzaile batekin egin du lan, normalean artista bat izan ohi da pertsona hori, eta denen artean erantzunak prototipatzen saiatzen dira, betiere finkatutako erronkari erantzuteko".

Proiektuaren erronkak  mugikortasuna eta zerbitzuak hobetzea, zainketa-komunitate bat sortzeko eraikin baten prototipoa egitea eta landa-bide bati balioa ematea dira. Emaitzen aurkezpena martxoaren 31n egitekoak ziren Ibarraundi museoan, baina COVID-19a dela eta gaurkoan egin dute aurkezpen hori.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak