Ohiko sanpedrorik ez da izango aurten, baina jaiei keinu egin diete herriko hainbat eragilek. Goienak horiek jaso gura izan ditu eta Goiena telebistan eta Goiena.eus-en eskaini. Saio horretan bildu ditu erreportaje bidez Karmelo Oñate marrazkilaria jaietarako kartela sortzen eta bizikleta motelaren lasterketa, Joserra Zubizarreta alkatearekin solasaldia eta irudi zaharrak, sasoi bateko jaiak gogora ekartzeko, besteak beste.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.