Aro teknologikoan murgilduta "ezinbesteko" ikusten dute ikastaroko partaideek informatikaz ezagutza minimoa izatea, eta saio orduetan, gainera, egunerokotasunean mugikorrarekin izan ditzaketen arazoei irtenbidea emateko hartzen dutela tartea adierazi du Baenak: "Ikasleak oso gustura ari dira informatika ikastaroan. Astean bi egunetan batzen gara bibliotekan, eta, ordenagailuaz gain, mugikorrarekin dituzten arazoak ere ekartzen dituzte, hauei irtenbidea emateko".
Aurrera begirakoak
Ikastaroak hamabi saio izango dituen arren, ez dute baztertzen datozen hilabeteei begira ere taldea osatzea.