Arratsaldean, Trokolo pailazoen saioa izango da Zaldibar antzokian, eta urteroko txokolate-janarekin batera Inauterietako dantza ugari izango dira ikusgai plazan.
Bandaren kontzertua egubakoitzean
Egubakoitzean, berriz, Beheko Errota musika eskolako bandaren Inauterietako emanaldia izango da. Azken urteotan errotzen ari den emanaldia da, eta musikariek, oholtza gainera mozorrotuta igotzeaz batera, pieza ederrak prestatu dituzte, beste urte batez. Besteak beste, Queen taldearen Bohemian Rhapsody eta Europe taldearen The Final Countdown kantuak entzun ahal izango dira Zaldibar antzokian.
Ondo makillatuta desfilera
Zapatuan, 10:00etatik 12:00etara kultura etxean (kalean eguraldi ona badago) bi pertsona egongo dira behar duenari makillatzen laguntzeko. Gainera, hainbat pintura, pintzel eta material egongo dira, nahi duenak makillatzeko erabili dezan. Hala, 13:00etan izango den mozorro desfile lehiaketarako prestatzeko aukera izango dute herritarrek.
Mozorro desfile lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek 12:30ean eman beharko dute izena Luis Ezeizako patioan. Aurrean Eskoriatzako trikitilari taldea joango da, gero 16 urtetik beherakoak, eta, azkenik, nagusien kuadrillak joango dira. Herrian zehar ibilbidea egin ostean, sari ugari izango dituzte parte-hartzaileek; horiek, hain zuzen, 18:30ean plazan banatuko dituzte.
Herri bazkaria kiroldegian egingo da (helduak 284 eta 18 urtetik beherakoak 172. Guztira 456 lagun ), 14:30ean, eta, bazkalostean, Ttakito taldearekin dantzaldia egiteaz batera, zezentxoak eta txikienentzako poneyak izango dira Luis Ezeizan eta DJ motorekin dantzaldia plazan, 19:00etan eta 23:00etan.
Inauteri-martitzena
Arizmendiko eta Luis Ezeizako ikasleek dantzak egingo dituzte frontoian, urtero moduan. Arratsaldean, berriz, Eskoriatzan protagonista diren kukumarroak aterako dira, 17:15ean, kultura etxetik, puxikak astintzera, eta amaitzeko, 18:00etan, DJ Tirapurekin dantzaldia izango da plazan.
Egitaraua
Otsailak 21, egubakoitza
• 20:00 Beheko Errota musika eskolako bandaren Inauterietako kontzertua, Zaldibar antzokian.
Otsailak 22, zapatua
• 13:00 Mozorro desfilea, Luis Ezeizako patioan hasita.
• 14:30 Herri bazkaria, Manuel Muñoz kiroldegian.
• 16:00 Dantzaldia Takkito taldearekin, Manuel Muñoz kiroldegian.
• 17:00 Zezentxoak eta poneyak, Luis Ezeizako patioan.
• 18:30 Mozorro lehiaketako sari banaketa, plazan.
• 18:45 Dantzaldia DJ Motorekin, plazan.
• 23:00 Dantzaldia DJ Motorekin, plazan.
Otsailak 25, martitzena
• 10:30 Umeen jaialdia, Joseba Iñurrategi pilotalekuan.
• 17:15 Kukumarruak, plazan.
• 18:00 DJ tirapu, plazan.