Mozorroak prezio sinbolikoan erosteko aukera bibliotekan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urt. 31a, 14:10

Eskoriatzako Inauterietako egun handia otsailaren 22a izango da. Hala, aurten, esfortzu berezia egin dute egun handira begira, eta horren aurretik zenbait berrikuntza antolatu dituzte. Azoka txikia da horietako bat;  herritarrek aurreko urteetan erabilitako eta egoera onean dauden mozorroak, arropak, zapiak, osagarriak edo bestelako tresnak kultura etxera eta bibliotekara ereman dituzte, eta astelehenetik aurrera Bibliotekan izango dira prezio sinbolikoan salgai.

"Azoka txikian batu ditugu zenbait mozorro, eta otsailaren 3tik aurrera bibliotekan egongo dira mozorro hauek salgai, baina prezio sinbolikoan", adierazi du Arantxa Unzuetak Eskoriatzako Udaleko Kultura teknikariak.

Batutako diruarekin, berriz, pinturak, pintzelak… erostea da asmoa, eta Inauterietako zapatuan (otsailaren 22an) areto bat egokituko da nahi duenak makillatzeko erabili dezan. Gainera, bi pertsona egongo dira makillatzen laguntzeko –10:00etatik 12:00etara bitartean–.

Mozorroak egiteko espazioa

Horrekin batera, mozorroak egiteko espazio bat ere jarriko du Udalak, herritarrek mozorroak egiteko erabili dezaten. Otsailaren 3tik 9ra bitarteko astean kultura etxean gela bat atonduko dute, jendea elkartzeko eta mozorroak egiteko.

Joskintza-tailerra bertan behera

Horrekin batera, domeka honetan eta hurrengoan, berriz, joskintza-tailerra zen egitekoa, 10:00etatik 13:00etara, kultura etxean, baina bertan behera geratu da hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak