Oroitzapenak gogoan, Inkernuko kontzertuen kartelen bildumarekin

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urt. 22a, 11:53

Atxorrotx Kultura Elkartea hamasei urtez aritu da, hilean edo hamabostean behin kontzertu bat antolatzen Inkernu tabernan. Talde ugari pasa dira bertatik, askotariko estilotakoak, eta guztira, 120 kartel batu dituzte. Hala, asteburu honetan kartel horien erakusketa jarriko dute tabernan bertan. Horrekin batera, egubakoitzean 22:30ean, Serge musikariaren kontzertua izango da.

"Kartel bakoitzak istorio bat du kontatzeko. Oroitzapen asko ekartzen digute, batez ere aspaldi jo zuten taldeenek. Izan ere, Euskal Herriko taldeez gain, Taiwanetik, Brasiletik, Kataluniatik… etorritako taldeak izan ditugu, eta horiek jendaurrean jartzea da asmoa", adierazi du Iñaki Kortazar Atxorrotx Kultura Elkarteko kideak.  Bestalde, gaineratu du, helburua, Inkernun egindako kontzertuen iragarpen kartelak erakustea bada ere, Errekan Gora jaialdietakoren kartelen bat edo beste egongo dela.

Ikusi kartel guztiak hemen.

Talde kopurua gora

2020ra begira, Inkernu tabernan egiten diren kontzertu kopurua handitzea dela asmoa adierazi du Kortazarrek, ahal den neurrian, horien kalitatea edo entzutetsoagoak diren taldeak ekartzeaz batera. Lan horretarako, herritarren laguntza ere ezinbestekoa izango dela adierazi du, eta Atxorrotx Kultura Elkarteko bazkide egiteko aukera zabalduko dutela. Hala, tabernan egiten diren kontzertuak proposatzeko, ideia berriak lantzeko…

Serge egubakoitzean

Egubakoitzean, 22:30ean, Eraso! taldeko musikaria izango da Inkernu tabernan, formatu akustikoan; teklatu-jole baten laguntzarekin izango da Sergio Ruiz G-Txabarri. Bertan, Gari Berasaluzeren Enarak itzuli dira liburutik moldatutako poemak eskainiko dizkie bertaratzen

Aurrera begirakoak

Azken kontzertuetako karteletan aurrera begirako emanaldien berri ere ematen hasi dira Atxorrotx Kultura Elkarteko kideak. "Brasilgo talde batek jotzeko eskaera egin digu, eta baloratuko dugu. Horrekin batera, gaurko kontzerturako gertu, otsailean Xabin eta Sala anaiak; eta martxoan Sharon Stoner Oñatiko taldea izango dugu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak