"Bizikleta elektrikoak geroz eta gehiago erabiltzen ari dira"

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urt. 17a, 14:36

Gatzebike Gatzagako bizikleta elektrikoen alokairuen zerbitzua sare bat osatu guran ari da, bizikleta elektrikoen onuren berri emateko, kirola egiteko eta, bide batez, mendiko bizikletak erabiliaz Debagoieneko mendi, gailur eta bideak bertatik bertara ezagutzeko. Labidean eskaintzen duten zerbitzua da, eta Ixi Salaberri eta Inazio Gabilondo dira arduradunak.

Labidean eskaintzen duten zerbitzua 2019ko maiatzean jarri zen martxan, eta duela gutxi ireki zuten webgunea honen berri emateko. Mendiko sei bizikleta aukeran, jendeak interesa duela adierazi du Inazio Gabilondo Gatzebike zerbitzuko arduradunak: "Batez ere, udan izan genuen arrakasta handiena, eta, halako kontuak ahoz aho zabaltzen direnez, pazientziaz hartu beharko dugu. Modan daude bizikleta elektrikoak gaur egun, eta geroz eta gehiago erabiltzen direla uste dut".

Gatzebike webgunea

Gatzebike.com webgunea gehiago osatzea eta hedapena ematea da momentu honetan duten erronka nagusia. "Webgunea gertu dago, eta bertan, alokairuan ditugun bizikletak, ibilbide proposamenak, prezioak… ditugu jarrita. Hori horrela, webgunean nabigatu eta bizikleta elektrikoan aritu nahi duena animatu gura dugu bertara etorri eta probatzera. Gainera, jende asko dago halako bizikleta erosi aurretik probatu gura duena, eta horretarako bide ematen du gure zerbitzuak".

Gatzaga saretzeko asmotan

Debagoieneko sarea sortzea ere badela etorkizun laburrean euren erronketako bat adierazi du Gabilondok. Hau da, bailarako komertzioekin, jatetxeekin edota landa-turismoekin elkarlana sustatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak