Lasaitasuna eta barkamena eskatu dute Zubia Pateaken produktuetan agertutako listeria dela eta

Maialen Regueiro 2020ko urt. 13a, 16:19

Eskoriatzako Zubia Pateak enpresak abenduan ekoiztutako lau medailoi lotetan listeria detektatu dute, eta ondorioz, lote horiek, eta prebentzio neurri moduan, baita beste batzuk ere, merkatutik kentzen ari dira. Iker Zubia, enpresako gerenteak adierazi bezala, Zubia pateak bera izan da barne kontrol bati esker arazoaz ohartu dena. Kutsatzea dela eta, instalazioak garbitu eta desinfektatu egin dituzte.

Momentuz ez da Zubiaren medailoiak kontsumitzeak eragindako listeriosi kasurik egon, eta enpresatik eskatu dute etxean kutsatutako loteren bateko produktuak izanez gero, ez kontsumitzeko eta erosi duten dendarekin harremanetan jartzeko. Kontsumitu dutenei "adi egotea" gomendatu die Eusko Jaurlaritzak, bereziki kontsumoa azken 21 egunetan izan bada. Eta kasu susmagarririk dagokion lurraldeko Zaintza Epidemiologikoko Unitatearekin harremanetan jarri behar dela jakinarazi dute Osasun sailetik. Kutsatutako loteen zerrenda enpresaren webgunean kontsultatu daiteke, baina edozein zalantza duenak, enpresara  bertara deitu dezakeela zehaztu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak