59 borrokalari elkartu ziren zapatuan Eskoriatzan, Basque Country txapelketa jokatzeko. Bi ring-etan eta pisuaren arabera banatuta, 20 klubek parte hartu zuten kirol erakustaldian. Debagoieneko ordezkariek lan ederra egin zuten: Coliseum taldeko Yaman Nogales arrasatearrak urrea lortu zuen eta Eskoriatzako Atama taldean dabilen Leire Ratok zilarra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.