Aldaype elkarteak ehiza postuen zozketak hasi ditu

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urr. 16a, 18:11

Hasi da ehiza denboraldia, eta, horrekin batera, Aldaype Ehiza eta Arrantza Elkartearen ehiza postu zozketak urriaren 10ean hasi ziren, pasa den eguenean. Egunero, 18:00etatik 20:00etara bitartean egingo dira postuen banaketak Aldaype elkartearen lokalean, Intxaurtxuetako bederatzigarren atarian, azaroaren 17ra arte bitartean.

Ehiztariek bi lineatako postuak lortu ahal izango dituzte zozketan: lehenengo linean, 88 postu daude –Lete, Apotzaga eta Marin–; eta bigarrenean, berriz, 77 –parke naturala, Alabita, Aranguren–. "Postuen zozketak azaroaren 17ra arte egingo ditugu egunero Aldaype elkartean. Hala, hasi berri, ari da jendea etortzen zozketara, baina oraindik usoak agertzeko goiz da. Edozelan ere, esan beharra dago, urtero moduan, asteburura begira jende gehiago etortzen dela aste barruan baino…", adierazi du Aldaype elkarteko Gerardo Canterak.

Eskoriatzako ehiztariek, bestalde, aurtengo denboraldirako aurreikuspen onak dituzte:

Asier De la Flor, Eskoriatzako ehiztaria:

"Oraindik ehiza denboraldia hasi bakarrik egin da. Oilagor garaia ireki da, birigarroak, usoak antzarrak… pasekoak direnak ehizatu daitezke. Ipar aldetik eta Europa goitik datozenak".

Mikel Arraeta, Eskoriatzako ehiztaria:

"Ehiza postuak eta pistak txuntzen aritu gara, eta orain, Aldaypeko zozketak ditugu egunero. Hasi bakarrik egin gara eta azaroaren 17ra arte izango ditugu zozketak. Pasa den eguenetik hona ez da jende larregi gerturatu, batez ere, egubakoitzetan batzen da jendetza…"

Alex Oiarzabal, Eskoriatzako ehiztaria:

 "Zozketara goiz edo berandu joan, ehiztari ona edo txarra izan, edo eskopeta hobea edo txarragoa izan, ez du garrantziarik. Dena izan behar da alde: postua, eguraldia, zortea… hori da klabea, baina gertatzeko zaila, ordea".

Aldayperen batzar orokorra

Honekin batera, irailaren azken asteburuan batzar orokorra egin zuten elkarte kideek, eta presidentea aldatzea izan zen gaietako bat. Hala, hemendik aurrera, Oier Eskibel eskoriatzarra izango da Aldaype elkarteko presidentea.

Oier Eskibel, Aldaypeko presidentea, elkarteko atarian, zozketa hasi berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak