Adrian Beloki: "Kontzientzia garbi daukat gizon honi edukazioz erantzun diodalako"

Maialen Regueiro 2019ko abu. 1a, 17:13

Adrian Beloki eskoriatzarra da, baina gaur egun, Madrilen bizi da. Twitterren ezaguna egin da asteon, Eduardo Maestre twitter erabiltzaileak, euskarari buruz idatzitako txio hariari erantzuteagatik.

Martitzenean, esnatu eta twitterren sartu zen Beloki. Eduardo Maestreren txio jarioaren edukia irakurri eta "astakeriak" iruditu zitzaizkion: "Maestrek hamar txio idatzi zituen euskararen inguruan eta guztiak astakeriak ziren. Izan ere, ez nuen ulertu besteak beste, euskararen egoeraren azterketa egitean, hizkuntza honek frankismoaren eraginez jasandakoa ez aipatzea".

Belokik, Maestreren txio jarioari erantzutea erabaki zuen eta horretarako, bere esperientzia pertsonala kontatzen hasi zen: "Maestrek bere esperientzia azaldu zuen lehen txioan eta nik ere modu horretan hastea erabaki nuen, horregatik, nire etxean bizi izandakoa idatzi nuen".

Belokik aipatu du, pozik dagoela izan duen erantzunekin: "Ez nuen espero nire txio jarioa horrenbesteko arrakasta izatera iritsiko zenik, baina pozik nago. Gainera, kontzientzia garbi daukat gizon honi edukazioz erantzun diodalako".

Aipatzekoa da, Eduardo Maestrek ezabatu egin dituela martitzenean idatzitako txioak eta Belokiren jarraitzaile izateari ere utzi diola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak