Eskoriatzako Kirol Elkarteak antolatutako eta Eskoriatzako Udalak babestutako egitasmoan parte hartu nahi dutenek bost euro ordaindu beharko dituzte, eta izen-ematea egunean bertan egingo da, irteera puntuan, 06:30etik 07:30era bitartean. Martxa, berriz, 07:30ean hasiko da. Informazio gehiago nahi duenak 943 71 43 27 telefono zenbakira deituz jaso dezake.
Parte-hartzea
Parte-hartzeak gora egin du azken edizioetan. Hain zuzen ere, 2017an, 261 parte-hartzaile eta ibilbideko hainbat puntutan hogei boluntario inguru izan ziren laguntzen.