ALBISTEAK

"Ilusioz beteta, eta herriarentzat lan egiteko gogoz" datozela adierazi dute Eskoriatzako Elkarrekin Podemos-ekoek

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mai. 9a, 09:30

Eskoriatzako Elkarrekin Podemos alderdiak maiatzeko udal hauteskundeetara begirako aurkezpena egin zuen eguaztenean, kultura etxean. Bertan, Salva Gonzalez alkategaia eta zerrendan bigarrena den Blanca Merchan izan ziren programaren nondik norakoak eskaintzen.

"Osatzen dugun hautagaitza Podemos, Ezker Anitza, Equo eta Independenteez osatuta dago. Ilusioz beteta gaude, herriarentzat lan egiteko, eta gure programaren ardatz nagusia jendea da. Sei gizonek eta bost emakumek osatzen dugu taldea, eta politikan esperientzia dutenak ere badaude", adierazi du Salva Gonzalez alkategaiak.

Ardatz nagusiak hizpide

Eskoriatzako Elkarrekin Podemos-ek izango dituen ardatz nagusiak honako hauek dira: enplegua, etxebizitza, ingurumena eta eskubide sozialak, besteak beste. Hori horrela, deialdia ere egin zien Gonzalezek herritarrei, maiatzeko udal hauteskundeetan erantzukizunez jokatzeko eta guztiek parte har dezaten eskatuz.

Zerrenda osoa

  1. Salvador Gonzalez Santiago.
  2. Blanca Merchan Ropero.
  3. Jose Carlos Garcia Campos.
  4. Maria Manuela Merino Sanabria.
  5. Manuel Mata Blanco.
  6. Maria Amparo Jimenez Fuentes.
  7. Jokin Merino Merchan.
  8. Vicenta Deobarro Ramos.
  9. Eulogio Diez Sanchez.
  10. Rosario Rabano Garcia.
  11. Fernando Javier Zugasti Azcarraga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak