"Igerilekuko urteroko garbiketaz gain, hodiak margotu ditugu. Aldageletan, berriz, sabaiak aldatu, argiak led sistemakoak eta presentzia igartzen dutenean pizten direnak jarri ditugu, eta dutxen iturriak erreguladorearekin jarri ditugu, norbanako bakoitzak nahi duen tenperaturara jartzeko ura…" adierazi du Ainize Lizarralde Manuel Muñozeko kirol aholkulari eta koordinatzailea. Horrekin batera, saunako sabaia ere aldatu dute.
Igerilekua prest dute
350 metro kubiko ur sartzen diren igerilekua hustu, ondo garbitu, algen kontrako produktua bota dute. Hori eginda, gaur goizean hasi dira urez betetzen, eta hala, gaur bertan amaituko dituzte igerilekuari dagozkion garbiketa lanak.