Hiru hilabetez itxita izango da Intxaurtxuetako zubitik Olazarreko tunela bitarteko bidegorri zatia

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mar. 12a, 14:53

Atzo hasita, itxita dago bidegorria, berriz. Intxaurtxueta auzotik Olazarreko tunela bitartean, ezponda guztia estabilizatu eta sare eta buloiez josiko dute. Jardunek 500.000 euroko aurrekontua dute eta maiatzerako amaitzea aurreikusten dute.

Iaz, hainbat lur-jausi izan ziren Intxaurtxuetako zubia eta Olazarreko tunela bitartean. Azkenengoa, 2018ko martxoaren 27an. Bertan, emergentziazko lanak egin zituzten eta ekainean ireki zuten bidegorria. Hala ere, atzo, berriz itxi zuten, hiru hilabete iraungo duten lanak egiteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak horma egonkortzeko lanak egin zituen herri sarrerako zubi alboan, mendiari eusteko hormigoi euskarri bat jarrita, eta segurtasun baldintza nahikoak beteta, bidegorria zabalik eta erabilgarri egon da orain arte.

Hala ere, pasa den urrian, Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren diputatuak adierazi zuen, lan horiek jarraipena izango zutela, eta atzo hasita, itxita dago bidegorria, berriz. Intxaurtxuetatik Olazarreko tunela bitartean, ezponda guztia estabilizatu eta sare eta buloiez josiko dute. Jardunek 500.000 euroko aurrekontua dute eta maiatzerako amaitzea aurreikusten dute.

Intxaurtxuetako pasabidetik Torrebasora bitarteko zatia, bestalde, normaltasunez mantenduko da zabalik. Honekin batera, Eskoriatzako Udaletik herritarrei honakoa eskatzen zaie: "itxiturak errespeta ditzatela eta ez daitezela bertatik pasa".

Hainbat erabiltzaileek "pozteko albistea" dela adierazi dute. Esanez, arriskutsu dagoena konpondu behar dela ezbeharrik ez gertatzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak