Eskoriatzako kintoak hasi dira dantza entseguekin

Amaia Zabala 2019ko urt. 25a, 14:08

Santa Ageda eguna gainean dugu eta Eskoriatzan dagoeneko hasi dira motorrak berotzen. Aurten 2001ean jaiotako eskoriatzarren txanda izango da eta aspaldian izan den parte hartzerik handiena izango da, 63 lagun animatu baitira.

Santa Ageda neska-mutilak dagoeneko hasi dira entseguekin, lau astez arituko baitira dantzak ikasten. Gadea Errasti ari zaie horretan laguntzen, 2008an Elisabeth Gabilondorekin batera lehen aldiz banakoa gizonezkoekin batera dantzatu zuen dantzaria hain zuzen.

Jose Aranburuzabala ‘Trankilek’ asmatutako hainbat bertso ikasi eta kantatu izan dituzte Santa Ageda neska-mutilek azken urteetan, baina aurten berrikuntza moduan moldaketa batzuk egin dizkiote Arana ahizpek.  

Aurten ere, urtero legez bi egunez ibiliko dira gazteak kantu eskean, bai herrian bertan eta baita baserriz baserri zazpi elizateetan ere.

Bestalde, otsailaren 2an Kinttaden eguna ere ospatuko dute zortzigarren urtez, urte berean jaiotako eskoriatzarrak elkartzeko eguna hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak