LHko 3, 4, 5, 6 eta DHBko 1 eta 2. mailetan ari diren mutil eta neskentzat zuzenduta izango da, eta izena Tortolis ludotekan edo gaztelekuan eman beharko da, bikoteka. Hori horrela, abenduaren 29an jasotako izen-emate datuak batu, eta abenduaren 31n, Manuel Muñoz kiroldegiko kortxoan jarriko dituzte partiduen ordutegiak.
Ekimena indartuz doa
Eskupilotak herrian indarra hartzeko sortu zuten egitasmoa, maiatzean, eta hiru mailatako –benjamin, alebin eta infantil– hamabost eskoriatzar zuri janzten dituzte astebururo. Haurrak gustura ari direla adierazi du Pilotu berpiztuz ekimeneko Gorka Gabilondok: "Arrakastatsua izaten ari da ekimena; hamabost mutil ditugu, gustura ari dira. Hala ere, neskak animatu nahi ditugu ekimena probatzera".