Iñaki Lizundia: "Ziklo bat ixteko modu polita izan da gaurko ekitaldia"

Xabier Urtzelai 2018ko aza. 10a, 10:40

Memoria Egunaren bueltan ekitaldi hunkigarria egin zuten atzo, egubakoitza, Eskoriatzan. Eskoriatzako Benito Reola eta Aretxabaletako Felix Alberdi militante errepublikarren familiak batu zituzten, eta, elkarrekin borrokatu ziren bi lagun horien bizipenak ezagutzera eman zituzten.

Atxorrotx Kultur  Elkarteak eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatutako omenaldia udaletxeko arkupetan egin zuten. Benito Reola eta Felix Alberdi militante errepublikarrak omendu zituzten, eta euren etxekoek –kanpotik etorri ziren– erabat hunkituta jarraitu zuten ekitaldia. "Omenaldi polita izan da, baina kontutan izan behar da modu ofizialean jende honek oraindik ez duela inongo errekonozimendurik jaso", nabarmendu zuen ekitaldi amaieran Atxorrotx Kultura Elkarteko Iñaki Lizundiak. "Oraindik lagun asko geratzen dira omentzeko, baina arazoa da euren gorputzak non dauden ere ez dakigula".

Bada, ekitaldi horren bidez, duela 82 urte faxista frankistek armaz Eskoriatza hartu zutela gogoratu zuten, eta bertan hildakoak izan zituzten gogoan; eskoriatzarren alde defentsan aritu zirenak, baina baita Euskal Herria eta Errepublika defendatu zuten horiek ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak