Indusketen bisita gidatua, bertsolariak, dantzariak, haurrentzako ikuskizuna, The Potes eta Zopilotes Txirriaus taldeen musika kontzertuak… izan ziren zapatuan, Eskoriatzako Atxorrotx mendian. Bertan batu zen jendetza pozik geratu zen egunak eman zuenarekin, eta eguraldia lagun, antolatzaileak ere balorazio positiboa egin dute.