Helburua; eskolako, auzoko edo hiriko espazioetan arte eta hezkuntza proiektu kolaboratzaile bat garatzea da. Testuinguru horri erantzuten Arizmendi Ikastolako eragile ezberdinek Eskola Bideak: Lasaitu, Gelditu, Bizi! proiektua sortu dute. Eskolara oinez joateko dauden bideen inguruan hausnarketa bat bultzatu nahi izan dute, eta erronkak beteta, ekimena gogoz hartu dutela ere adierazi zuen Tabakaleratik bidelagun izan duten Mertxe Petxaromanek.
Festan, ekintza ugari
Atzo, naturako elementuekin mosaikoa egin zuten, proiektuan aztertu duten ibilbidean giza-kate bat egin ondoren, hala proiektuaren lehen zatiari amaiera emateko festa egin zuten musikaz lagunduta. Hala ere, proiektuak jarraipena izango du datorren ikasturtera begira.