Eskoriatzan, adineko jendearen populazioa oso aktiboa dela nabarmendu du mugikortasun diputatu Marisol Garmendiak, eta ikastaroarekin euren egunerokoa jasangarriagoa izaten lagundu nahi dutela nabarmendu du.
Ikastaroa ekainaren 14an, 15ean, 19an, 21ean, 22an eta 26an izango da, eta doan izango da. Sei saio izango dira, ordu eta erdikoak –goizetan 9:30-11:00, eta arratsaldetan 16:00-17:30–. Izena eman beharko da ekainaren 7ra arte Manuel Muñoz kiroldegian. Azaldu dute bizikleta edukitzea ez dela derrigorra izango, Aldundiak ipiniko dituela bizikletak.
Aldundiaren helburua da helduek egunerokoen erabiltzea bizikleta.
Ekimenak arrakasta izan du beste herri batzuetan
Orain dela bi urte jarri zuen Aldundiak ekimena martxan: Errenterian eta Eibarren egin zituzten ikastaroak, arrakasta handiarekin.
Katruenera arteko bidegorri zatia
Gaurkoan, ikastaroaren berri emateaz gain, Marisol Garmendiak inauguratutzat utzi du Aingeru Guardatik Kuatruenera arteko bidegorri zatia, kilometro ingurukoa. Mugikortasun departamentuak emandako diru-laguntza bati esker eraiki dutela bidegorria azaldu du Joserra Zubizarreta Eskoriatzako alkateak. Udalak mugikortasun planean ezarritako helburu bat bete dela gaineratu du: udalerri osoan bizikletarekin ibiltzeko aukera.