Berritasunez beteta etorriko da aurten Gabez Takarraran

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko mai. 24a, 12:29

Gaueko mendi lasterketa ekainaren 9an izango da. Xarma berezia duen lasterketa izan ohi da korrikalari askorentzat, eta aurtengoa, zortzigarren edizioa, Euskal Herriko koparako puntuagarria izango da.

Lehen aldiz, Euskal Herriko kopan puntuagarria izango da Gabez Takarraran lasterketa. Aurten, 23:00etan hasiko den helduen lasterketaz gain, oinez, ibilaldia egiteko aukera ere jarri dute antolatzaileek. Hala, oinezkoek aukera izango dute Eskoriatzako inguruneaz, gauez, gozatzeko eta bide batez, ibilbide guztia jendez betetzeko. Oinez egin gura dutenak 21:00etan hasiko dira, eta helduen ibilbide bera egingo dute. 18 urte azpikoetan, berriz, ez da martxarik egingo. Hala adierazi du Iñaki Uribetxeberriak, Gabez Takarraran lasterketako antolatzaileetako batek: "Ikusten genuen herriko jende asko animatzen zela lasterketan parte hartzera, eta lasterketa ikustera ere jende asko mugitzen da mendi ingurura…, Hala, aurten, oinezko martxa antolatzea pentsatu genuen, lasterketa baino bi ordu lehenago hasiz, korrikalariekin batera bidean batu eta giroa handitzeko asmoz".

Segurtasuna bermatze aldera 

Azkenik, aurtengo beste berrikuntzetako bat, parte-hartzaileek GPS bidezko lokalizazioko sistema bat eramango dutela da.  Gailu txiki bat emango zaie korrikalariei, eta txiparen ordez, denborak ere horrela jasoko ditu antolakuntzak. "Lasterketa gauez da, eta horrek errespetu handia ematen dio jendeari, orain arte kronometrajea, txip bidez egin dugu, baina aurten, GPS bidez, edozeinek, korrikalari bakoitzaren jarraipena egin ahal izango du Internet bidez".

Urteroko ibilbidea 

Lasterketak, urteroko ezaugarriak izango ditu: 23:00etan hasiko da, eta 1.200 metroko desnibel positiboa eta 1.200 metroko desnibel negatiboa izango du. 18 urtetik beherako kategoriakoek bederatzi kilometroko bidea egin beharko dute itzulia amaitzeko eta 18 urtetik gorakoek, berriz, 23,2 kilometrokoa. Hala, lasterketako puntu gorena 980 metro dira.

Zirkulazioagatik, moldaketak

GI-627 errepideko saihesbideko lanak direla eta, lasterketak herri barnean trafiko moldaketaren bat eragingo duela ere nabarmendu dute antolatzaileek

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak