Eskoriatzako Zaldibar aretoan egin dira eta bertan parte hartu dute Maria Delgado, Josune Gorostegi, Arantxa Urretabizkaia eta Txaro Gallego idazleek. Baita Uxue Alberdik, Miren Amurizak eta Dorleta Kortazarrek ere.
Bertso saio literarioa
Goizeko lehenengo saioa izan da Uxue Alberdiren, Miren Amurizaren eta Dorleta Kortazarren artekoa. Arkaitz Canoren, Danele Sarriugarteren, Gotzon Barandiaranen eta abarren testuak errezitatu ditu Kortazarrek. Horietatik abiatuta, gaia ipini die bertsolariei. Sexu bereizketa, normaltasunaren mugetatik irteten diren jarrerak eta pertsonak eta eredu patriarkalaren beste ertz batzuez aritu dira.
Bertso saio literarioaren ostean etorri da idazleen txanda. Mireia Delgado, Josune Gorostegi, Arantxa Urretabizkaia eta Txaro Gallego igo dira eszenatokira.