Horretarako, eguaztenero, eskoriatzarren arteko pilota partiduak jokatuko dira, 19:15etik 20:15era, eta izen-ematea zabalik dago, Tortolis ludotekan, edo saio egunetan pilotalekura joanda. Eguaztenean hasi ziren, eta, lehenengo pausoa izan arren, irailera begira taldetxo bat finkatzeko asmoz antolatu dutela adierazi du Asier de la Flor begiraleak.