Errealitate hori zein den jakiteko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako 12-16 urte bitarteko gazteen ikerketa bat egin da, eta, kontsumoen datuak jasotzeaz gain, beste mota bateko datuak ere jaso dira: gazteen autoestimu maila, asertibitatea, talde presioa eta erabakiak hartzea.
Normalizazioan dago koska
Bertan batu ziren hizlariek hainbat gai aipatu zituzten: gurasoen kontsumoak, gazte lokalak…, eta normalizazioa dela arazo nagusia azpimarratu zuten. "Benetako arazoa da bailaran dagoen drogen pertzepzioa; hau da, kontsumoak guztiz normalizatuak daude, eta hor dago koska. Guraso bezala ezin dugu kontsumo horiek normaltzat hartu".