Hori horrela, eta segurtasun neurri gisa, sahiesbidea bi norabideetan ixtea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Ezbehar horrek aldaketa garrantzitsuak eragingo ditu herriguneko trafikoan:
- Kamioiak eta bestelako auto astunak autobidetik desbideratuko dira.
- Erdigunean, plaza parean, oinezkoentzako eremua kendu egingo da.
- Erdigunean, plaza parean, bi norabidetako trafikoa irekiko da kamioi eta autobusentzako bakarrik, ondorioz zamalanetarako gunea (Caja Laboral parekoa) kendu egingo da.
Herritarrei eskatu nahi zaie egoera honek irauten duen bitartean kontu handiz ibiltzeko, trafikoaren joan-etorria asko ugarituko baita hirigunean.
Egin duten euriteek gainera, ez dute laguntzen lanak aurreratzen. Beheko argazkian, Elorreta auzoaren eta Sorautz artean sortu den putzua: