Martxoko ezohiko osoko bilkuran hainbat tramite onartu dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2018ko mar. 23a, 15:00

Atzo, martxoko ez ohiko osoko bilkura egin zuen Eskoriatzako udalbatzak, eta hainbat gai tratatu zituzten. Gehienak, Aste Santuko oporraldiaren aurretik, onartuta utzi nahi zituzten tramiteak izan ziren.

Azpimarratzeko puntuetako bat, arriskutsua izan daitekeen txakurra erregistroan izena emanda ez egoteagatik hartutako zigor erabakiaren aurka jarritako berraztertze errekurtsoa jartzea izan zen. Udalbatzak, duela bi urte  Eskoriatzan bizi den txakur jabe bati isuna jartzea erabaki zuen, honek alegatu egin zuen, baina gertatutakoarekin ez zetorrenez bat, eta eduki beharreko dokumentazio guztia ez zuenez, errekurtsoa ez zuten onartu udalbatzako kideek.

Olazarreko jabea beste bi urtez

Olazar jubilatu etxeko taberna zerbitzua ustiatzeko kontratua luzatzea onartu zuen udalbatzak, beraz, gaur egun alokairuan duena, beste bi urtez jarraituko du.

Elorretarako lankidetza hitzarmena bertan behera

Aipatzeko beste gai bat, Elorretan ekipamenduetarako gordetako azaleran zuzkidura-alojamenduak egiteko Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako lankidetza hitzarmena deuseztatzeko proposamena hartzea izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak