Antzerkia, ipuinak eta aitona-amonen gaineko kontuak Liburuaren Eguneko ekitaldiak bukatzeko

Mirari Altube Arrese 2017ko api. 29a, 15:44

Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltako azken ekintzak egin zituzten atzo, apirilak 28, Zaldibar antzokian. Umeen inguruko ekintzak izan ziren guztiak: antzerkia lehenengo, aitona-amonen gaineko idatzien lehiaketaren sari banaketa gero, eta bukatzeko, ipuinak kontatu zituen Dorleta Kortazarrek.

Arabiako ipuina ekarri zuten oholtza gainera Beheko Errota musika eskolako ikasleek, eta elkartutakoek gustura jarraitu zuten antzerkia. Ondoren, Ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu lehiaketako sariak eman zituzten. Maialen Altunak amama Txaroren bizimoduaren gainean egindako idatziarekin irabazi zuen saria eta Olatz Maidagainek aitaita Xabierren gainean idatzitakoarekin. Une hunkigarriak ere izan ziren orduan, eta oholtza gainekoak zein ikusleak hunkitu ziren. Sariak eta lore sorta euskara zinegotzi Puri Regidorren eskuetatik jaso zituzten.

Ekitaldia bukatzeko Dorleta Kortazar eskoriatzarrak hainbat ipuin kontatu zizkien elkartutakoei. Horrez gain, bigarren eskuko liburuen azoka ere izan zen Zaldibarren.

Erlazionatuak

Liburuaren Nazioarteko Eguneko ekitaldiak

Mirari Altube Arrese 2017 api 29 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak