Diru laguntzak izan dituzte hizpide apirileko ez ohikoan

Apirileko ez ohiko osoko bilkura izan zen atzo Eskoriatzako udalbatzan, eta tratatu zituzten gai guztiak aho batez onartuak izan ziren. Azpimarratzeko gai bat, 2016-2019 diru laguntzen plan estrategikoaren aldaketa egitea izan zen, beste hainbat gaiez gain.

Plenoan, kredituen gehikuntza eta transferentzia bat aldatzea onartu zen, besteak beste, eta beste hainbat gaiez gain, eta horren ondorioz, 2016-2019 urtetako diru laguntzen plan estrategikoaren aldaketa egitea suposatu zuen.

"Hauekin lotuta daude: Huheziko 40. urteurrena, dirua eskatzera etorri ziren martxo bukaeran… eta hori posibilitatzeko aldaketa egin behar dugu. Kirol Elkartearekin ere aldaketa datoz, iazko zor bat egon zen, eta diru-laguntza handitu behar da hori kitatzeko… hainbat aldaketengatik, diru laguntzen plan estrategikoa aldatzen da" adierazi zuen Joserra Zubizarreta Eskoriatzako alkateak

Santa Anako parking itxi edo ez adosten

Kreditu gehikuntza horren barruan, Santa Anako parking-eko aparkalekuen gaia ere atera zuten mahai gainera. Eremu horren jabeekin adostasunik ez bada lortzen, parking-a itxi egingo dutela adierazi zuten, eta horregatik herriko hainbat txokotan aparkalekuak egiten ari dira.

Gorosarriko bi helegite onartuak

Aipatzeko beste gai bat, Gorosarri bidea –Zarimutz Marulanda bitartekoa– oinezkoentzat bakarrik mugatzeko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoei buruzko erabakia hartzea izan zen.

Urtarrileko osoko bilkuran bide horren erabilera oinezkoentzat bakarrik izango zela onartu zen, eta bi auzo-elkarte eta norbanako batek alegazioak jarri zituzten, auzo-elkarteenak onartuak izan zirenak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.