ALBISTEAK

"Urdei lardero, urdeixa janda, bazkaixa gero…"

Imanol Beloki Unamuno

Eguen gizena gaur, eta Eskoriatzan hasi dituzte inauteriak. Ohitura den moduan, Urdelardero eguna ospatu dute txikienek, eta kantu-eskean, eguraldia lagun, bikain ibili dira gaztetxoak kalez-kale.

Luis Ezeiza herri eskolakoak zaharren egoitzan hasi dute eguna, bertako egoiliarrei bisita egin, eta Urdelardero kanta abesteko. Ondoren, kalez-kale ibili dira kantu-eskean. Arizmendiko Jose Arana gunekoak ere kaleetan zehar ibili dira gustura kantuan, eta Herriko Plazan bi ikastetxetako haurrak batu dira Almen ikastolakoekin guztiak batera kantatzeko.

Urdelardero kanta abestu ondoren txistorra-jana izan dute, eta poz-pozik ibili dira haur guztiak. Hemen,  kantaren letra:

Urdei lardero

Urdeixa janda

Bazkaixa gero

Hor goixen itturri bat

Haren gainean txori bat

Ura pil-pil etorri da

Etxekoandre zabala

Etxe oneko alaba!!

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak