Zerbitzu arloko lokal berriendako diru-laguntzak

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ots. 22a, 15:43

Eskoriatzako otsaileko ezohiko osoko bilkuran tratatu zituzten gai guztiak aho batez onartuak izan ziren, eta aipagarriena hutsik dauden lokalak balioan jarriz merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko diru laguntzak arautzeko oinarriak hasiera batean onartzea izan zen.

Iaz udazkenean Perco ikerketatik ateratako erabaki batetik abiatuta, Eskoriatzan hutsik dauden lokalen zerrenda egin nahi du Udalak, jabego pribatukoak direnak edota Udalaren jabetzakoak direnak katalogatuta. Izan ere, lokal huts horiek nolako erabilera izan dezaketen jakin nahi du Eskoriatzako Udalak, merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak herrian sortuz gero, beharrak asetzeko eta, bide batez, diru laguntzak emateko, kasuan kasu. Hala, atzoko ezohiko osoko bilkuran, hasiera batean diru laguntzak arautzeko oinarriak onartu zituzten aho batez.

Aipatzeko beste gai bat Bernabe Errasti jaunaren jabetzatik Mazmelara bideraino doan zatiaren –Teileriako bidea– titulartasuna ikertzeko espedientea ebazteko erabaki-proposamena hartzea izan zen.

Teileriarainoko bidea

Aho batez onartu zuten erabaki-proposamena udalbatzako kideek. Honela azaldu zuen Joserra Zubizarreta alkateak: "Ofizialki, 2012ko ekainean egin zuen eskaera Javier Errastik udaletxean. Erabilera eta titulartasunaren kezka zuen, hau aztertuta, Aranburuzabalan hasi eta antzinako teileriaraino zihoan bidea publikoa, eta erabilera oinezkoena izango dela erabaki da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak