Kantxan sartu eta badago non aukeratu. Adinaren araberako hainbat gune daude. Ikusgarrienak, puzgarriak. Sagardotegia, ludoteka eta itsasontzia irudikatzen duten puzgarriak daude. Saltoka ibiltzeko aukera izan dute gaztetxoek. Ohe elastikoetan ere egin dute salto. Sei daude: bi 5-8 urte artekoendako eta beste laurak zaharragoendako. Hor ere trebeak direla erakutsi dute.
Plastikozko koloretako pieza txikiekin egindako irudiak arrakasta handia izan dute umeen artean. Plantilla aukeratu, koloretako piezak ipini eta plantxaren beroarekin, pieza bukatutzat ematen dute. Txikienak zain egon dira aurpegia margotzeko tailerrean. Bi begiralek eurek gura zuten marrazkia egin diete aurpegian. Pozik eta gustura egon dira eurek ere.
Ludoteka eta jolasak
Txikitxoenek ere bazuten euren tokia: Ludoteka. Motortxoak eta bizikletak ibiltzeko, marrazkiak egiteko, txirristak eta puzgarria daude han. Gurasoen laguntza izan dute gune horretan.
Bestalde, dantzan edo gitarra jotzen. Horrela ibili dira Wii eta Xbox kontsolekin jolasean. Helduagoendako gunean puzgarriak ere badaude. Futbol zaleendako mahai-futbola ere bai eta artista txikiendako, plastilinarekin irudiak egiteko mahaiak.