Ordubeteko lanuztea eta elkarretaratzea egin dute goizeko 9:00etatik 10:00etara, Luis Ezeiza Herri Eskolako jolastokian. Izan ere, hezkuntzako hainbat sindikatuk eta Ehigek (Euskal Herriko ikasleen gurasoen elkarteak) mobilizazioak antolatu ditu gaurko LOMCEren, Heziberriren eta murrizketen aurka.
"Lanuzte honekin azken urteetan hezkuntza komunitatea jasaten ari den erreforma salatu nahi da: errebalidak, murrizketak…", azaldu dute Luis Ezeizatik.